Arktelier

ARKTELIER ARKITEKTOAK · ZERBITZU ARKITEKTONIKOAK

ARKTELIER Donostiako arkitektura estudio bat da, hiru arkitektok – OIANE ANIA, ESTANIS FERNANDEZ eta HARITZ SAN FRANCISCO – sortua 2008an.

Sorreratik, estudioak zenbait motatako lanak egin ditu jardun arkitektonikoaren baitan, hala nola etxebizitzak (familia anitzekoak, familia bakarrekoak eta kolektiboak), industria erabilerarako lanak edo barne diseinukoak. Lan horiek guztiak oso-osorik gauzatu ditu, hau da, hasierako ideiatik erabat gauzatu eta burutu arte.

Taldekide bakoitzak profil profesional bat duenez (proiektuetan, egituretan, instalazioetan edo infografian espezializatuta daude), erantzun osoak eta pertsonalizatuak eman diezazkiekegu gure bezeroei, haien beharrak kontuan hartuta.

Arkitekturaren arloko proiektuak egiteaz gain, aholkulari lanak ere egiten ditugu zenbait diziplinatako profesionalentzat.